Javier Ruiz
Jaurlaritzako Enplegu sailburuordea
«Krisia hasi zenetik langabeziak abenduan izan duen portaera onena da, besteak beste Gabonetarako sinatu diren kontratuei esker. Lana sortzea ez da soilik gobernuaren eginbeharra, baina Lanbide egiten ari den ahalegina azpimarratu nahiko nuke».
Confebask
«Lan merkatua okertzea hazkunde ekonomiko ahularen ondorio zuzena da, eta egoerak txarrera egin du urteko bigarren erdian. Jarduera sustatzeko neurriak ezinbestekoak dira; horien artean, lan erreforma».
LAB
«Beste lan erreforma bat egingo dute, orain arte egindako guztiak langabezia eta aldi baterako kontratazioa murrizteko baliogabeak izan diren arren. LAB alerta egoeran dago, eta ez du baztertzen inolako aukerarik mobilizazioak antolatzeko tenorean, gertu diren erasoen tamaina ikusita».
Loli Garcia
Euskadiko CCOOko enplegu arduraduna
«Gastua murrizteko iragarri diren neurriak ez dira izango mesedegarriak enplegua sortzeko, ekonomia suspertzea ezinezko bihurtzen dutelako. Iraganean inposatu ziren lan erreformak eta etorkizunerako iragarri direnek ez dute balio enpleguaren arazoa konpontzeko».
Mikel Noval
ELAko Politika Sozialeko arduraduna
«Gobernatzen ari diren politikariei ez zaie axola langabezia. Ezartzen dituzten politikek, PPk egin duen gisara, langabezia eta pobrezia handitzen dute».
Felipe Garcia
UGT-Euskadiko enplegu idazkaria
«Enplegua egonkortzeko neurriak behar dira, eta ez kaleratzea erraztea, patronalak PPko gobernuarekin elkar hartuta egin nahi duen bezala».