Ramon Jauregi
Espainiako Presidentzia ministroa
«Ebazpenak bete behar dira, eta enpresek jasotako diru laguntzak itzuli behar dizkiete aldundiei. Eta espero dut hala gertatzea».
Concepcion Arruga
Errioxako Ogasun kontseilaria
«Errioxak opor fiskalen aurka egindako borroka arrakastatsua izan da azkenean. Zapateroren gobernuak ez du leial jokatu, aldundien alde aritu baita».
Jose Antonio Pastor
PSE-EEko bozeramailea
«Legezko prozedura batek zabalik jarraitzen du, aldundiek dirua itzuli dela ziurtatzen dutelako, eta Jaurlaritzak ogasunekin lan egin behar du, jarduerari kalte egin ez diezaion. Etorkizunean ea balio duen Euskadik argi izan dezan arau batzuk dituen klub batean dagoela, Europako Batasunean».
Jose Antonio Santiago
Gaztela-Leongo gobernuko eleduna
«Europako auzitegiek opor fiskalen azken neurriak legez kanpokotzat jotzeko erabakiak arrazoia ematen die horien aurka daudenei. Egoera atzeratzen ari da, Espainian gobernu seriorik ez dagoelako».
Confebask
«Epaia errespetatzen dugu, baina ez gatoz bat erabakiarekin. Laguntzak baliatu zituzten enpresek garai horretan indarrean zegoen araudian konfiantza osoa zuten, eta eskatu zitzaizkien inbertsio eta enplegu baldintzak bete zituzten, krisi egoera larria zegoen arren».
Adolfo Muñoz
ELAko idazkari nagusia
«Erabat bidegabea litzateke zergak ordaintzen dituzten guztien artean ordaindu behar izatea opor fiskalak diseinatu zituztenek eragin duten matxura. Enpresek milioi asko aurreztu zituzten, trukean lanpostu bat bera ere sortu gabe».