«Errealitateari lotuta» ez egotea egotzi die Adegik sindikatuei

Proposamen kontrajarriekin bilduko dira gaur Gipuzkoako metalgintzako gizarte eragileak

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Akordioa lortzeko itxaropenik gabe bilduko dira gaur, hirugarren aldiz, Gipuzkoako metalgintzako sindikatuak eta Adegi patronala. Proposamen kontrajarriekin azalduko dira: soldatak KPItik gora igotzea eskatzen dute sindikatuek, eta hiru urtez izoztea patronalak; lanaldia murriztea nahi dute langileen ordezkariek, eta handitzea enpresaburuen elkarteak.

Joan den astean egindako bigarren bileran agerian geratu zen bi aldeen arteko desadostasunak. ELAk, sektoreko sindikatu nagusiak, metalgintzaren oraingo lan-itunaren «desagertzea» nahi izatea egotzi zion Adegiri. Patronalak atzo erantzun zuen, agiri baten bidez. Horretan, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak dio sindikatuen eskaerak onartzea «enpresa txiki eta ertain askoren iraupena kolokan jarriko» lukeela. Errealitatetik urrun egotea egotzi die patronalak sindikatuei: «Azken 80 urteotako krisirik larriena bizitzen ari gara. Baina Metaleko Mahaiko sindikatuak badirudi ez direla ohartu, aurkeztu dituzten plataformetako edukia errealitatearekiko lotura eza beldurgarria eta oso kezkagarria adierazten baitute».

Adegik uste du lan itunaren negoziazioa berezia dela, «testuinguru izugarrian» egiten ari delako: «Barne merkatua» hondoratuta dago, eta esportazioen jomuga diren herrialdeetan «aurreikuspenak ez dira onak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.