Petrolioaren prezioen igoerak berehalako eragina izan ohi du erregaietan. Aste honetan ere hori gertatu da. Atzo, Espainiako Industria ministerioaren datuen arabera, Hego Euskal Herriko gasolindegietan, 1,047 euro balio zuen 95 oktanoko berunik gabeko gasolinak, eta 0,96 euro gasolioak. Superra behar izanez gero, berriz, 1,15 euro ordaindu behar izan zuten atzo gidariek. Urtarrilaz geroztik, gorantz egin du erregaien salneurriak, batez ere azken astean. Ordutik hona, %14,5 garestitu da 95 oktanoko gasolina eta %10,7 gasolioa. Urtebete atzera eginez gero, nabarmen garestitu da. Iazko apirilean, gasolioak 0,721 balio zuen; ondorioz, azken hamabi hilabeteetan %33 igo da prezioa. 95 oktanoko gasolina litroak 0,85 euro balio zuen, eta %23 garestitu da urtebetean.
ERREGAIAK. Urtebetean, %14,5 garestitu da gasolina eta %10,7 gasolioa
95 oktanoko gasolina litroak batez beste 1,047 balio du, eta gasolioak 0,96 euro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu