Iazko martxoan, 47,42 dolar balio zuen batez beste Brent upelak. Aurten, 80 dolar. Petrolioaren garestitzearekin batera etorri da prezioena ere. Otsailetik martxora bitartean, %0,8 igo dira salneurriak Hego Euskal Herrian; urtebetean, berriz, %1,3. Hala ere, erregaiak eta elikagaiak kontuan hartu gabe, inflazioa %0,2koa da.
Atzo eman zituen kontsumo prezioen indizeari buruzko datuak INEk. Aurreko hilabeteetan behera egin ostean -merkealdien eraginez- martxoan joera aldatu dute prezioek. Lau herrialdeetan egin dute gora: %0,9 Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan; %0,5, berriz, Araban.
Produktuka, edari alkoholdunak eta tabakoa (%12) eta garraiobideak (%7) garestitu dira gehien. Merkatu direnen artean, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak, sendagaiak eta kultura eta aisialdi produktuak daude. Jaitsiera txikia izan dute, ordea.
Nafarroako Merkataritza Ganberaren arabera, «pozgarria» da KPIa igotzea. Hala ere, gorakada erregaien eraginez dela nabarmendu du, eta ez kontsumoa suspertu delako. Euskadiko CCOOk eta UGTk prezioen igoeraren aurrean langileen erosahalmena mantentzeko eskatu dute. «Horri esker lortuko da kontsumoak ere gora egitea», hala uste du Maribel Ballesteros UGT-Euskadiko ekintza sindikaleko arduradunak.
Erregaiaren garestitzeak inflazioaren %1,3ko igoera ekarri du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu