Enplegua

Erregulazio dosierrek eragindako langile kopurua bikoiztu egin da ia aurten

Azarora arte 34.169 langile ziren erregulazio dosierrek eragindakoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2011n baino %90 gehiago. Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak eman ditu jakitera zenbakiak.

2012ko abenduaren 21a
13:18
Entzun

Eusko Jaurlaritzak baimendu edota jakin dituen erregulazio dosierrek eragindako langile kopuruak nabarmen egin du gora 2012an, baita dosierren kopuruak berak ere. Iaz 17.957 ziren dosierrek eragindako langileak, maila batean edo bestean; aurten, berriz, 34.169 dira, %90 gehiago. Horietako gehienei, 26.293ri hain zuzen, kontratua eten egin diete. 4.897 lagileri, berriz, lanaldia murriztu diete; eta 2.979 langileri lan kontratua hautsi diete.

Erregulazio dosierrak ere askoz gehiago izan dira aurten iaz baino, %87 gehiago hain zuzen. Guztira 2.395 erregulazio dosier aurkeztu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gehien-gehienak (%90) enpresa zuzendaritzaren eta sindikatuen artean hitzartu dira.

Lurraldeka, Bizkaian 1.186 erregulazio dosierrek 14.736 langileri eragin diete azarora arte. Gipuzkoan, 799 dosier izan dira eta 11.422 langile haiek eraginda; eta Araban, 8.011 langileri eragin diete 410 dosierrek. Azken hilabatean, azaroan alegia, 218 erregulazio espedienteren berri izan du Jaurlaritzak, 130 Bizkaian, 50 Gipuzkoan eta 38 Araban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.