Administrazioak atzera bota du Foruako (Bizkaia) Rinder Industrial SA enpresak maiatzean aurkeztu zuen Enplegua Erregulatzeko Espedientea. Txosten horrek 105 langileri kontratuak eteteko eta hausteko eskaera egiten du, baina Administrazioak ez du onartu.
UGT, ELA eta LAB sindikatuek osatzen dute Rinderreko langileen batzordea, eta hark hainbat txosten igorri dio Administrazioari Foruako enpresaren egoera azalduz. Azken urteotan enpresa horrek etekin handiak izan ditu, LAB sindikatuak dioenez. Sindikatu horrek salatu du enplegua erregulatzeko espedienteak egin dituzten autogintza alorreko enpresa askoren izenak baliatu dituela Rinderreko zuzendaritzak bere eskaera egiteko, «datu askoezkutatuz».
Erregulazio espedientea ukatu diote Foruako Rinder Industrial SA-ri
Administrazioak ez du onartu 105 langileri eragingo zion enplegua erregulatzeko enpresaren eskaera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu