Enplegua

Erregulazio espedienteak erdira murriztu dira EAEn otsailean

75 onartu ditu Jaurlaritzak, eta 803 langileri eragiten diete.

Miren Garate.
2015eko martxoaren 25a
13:12
Entzun

Kontratuak aldi baterako eteteko izan dira 43 espediente; lanaldia murrizteko 30; eta gainerako biak, langileak kaleratzeko. Azken horiek 46 langileri eragin diete, eta gainerakoek 757ri. Sektoreka, zerbitzuetan izan dira espedienteen %46; industrian %41 eta eraikuntzan %13. Nekazaritzan, berriz, batere ez.

Urtarrilaren aldean, %21 gutxiago dira Enplegu eta Gizarte Sailak sinatutako espedienteak, eta iazko otsailaren aldean, %53 gutxiago.

Gaur egun 705 espediente daude indarrean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 7.785 langileri eragiten diete. Hamarretik zortzi aurreko dosier baten jarraipena dira. Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostia aldea dira gehien kaltetutako eskualdeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.