Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailaren eskuetatik 119 erregulazio espediente igaro dira apirilean. Martxoan baino %51 gutxiago dira, eta iazko apirilean baino %7 gutxiago.
Gehienak lanaldia aldi batean eteteko dira (63) edo lanaldia murrizteko (47). Kontratuak hausteko dosierrak bederatzi izan dira.
Guztira, 129 langileri eragin diete kaleratze espedienteak, martxoan baino %67 gutxiagori.
Oro har, behera egiten ari da enplegu erregulazioek eragindako langileen kopurua. Apiril honetako 1.219 langileak azken bi urteotako kopuruen erdira ere ez dira iristen. Urte hasieratik 8.598 langilek jasan dute erregulazioa; iaz, epe horretan, 13.806 izan ziren.