Errepideko bi langile larri zauritu dira Arrasaten
ARRASATE. Ezbeharra atzo 12:30ean jazo zen, Arrasate parean. Itxura denez, bi langile hesi bat ordezkatzen ari ziren GI-627 errepidean, auto batek kontrola galdu zuen, eta biak harrapatu zituen. Bi langileak, bata 28 urtekoa eta bestea 46koa, larri zaurituta eraman zituzten Debagoieneko erietxera. Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren zergatiak argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu