Erreserba Federalak iraileko bileran aztertuko ditu neurri berriak

Lehentasuna iraupen luzeko langabezia gutxitzea dela esan du Ben Bernanke Fed-eko presidenteak

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Bernankek ez zuen untxirik atera kapelatik. Untxirik, izanez gero, iraileko bileraren ondoren izango dela esan zuen Jackson Holen (Wyoming, AEB), Erreserba Federalaren (Fed) eta munduko banku zentralen arteko bileran. Irailean har ditzake Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiaren hazkundea eta enplegua sendotzeko neurriak. Fedek irailaren 20an eta 21ean egingo du hurrengo bilera. Egun bakarreko bilerak egin ohi dituzte, baina irailekoa bi egunekoa izango da, «eztabaida osoagoa bultzatzeko».

Ben Bernanke Fedeko presidentearen esanetan, badauzkate tresnak ekonomia suspertzen laguntzeko. Langabezia jaistea da lehentasuna, iraupen luzeko langabezia zehaztu zuen Bernankek. AEBek %9,1eko langabezia tasa dute.

AEBetako ekonomiaren bigarren hiruhileko datua ez da ona izan: hiruhileko horretako hazkundearekin, urtea BPGaren %1eko hazkundearekin amaituko luke (%1,3koa espero dute).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.