Erreskate planari buruz bozkatuko dute Irlandan
DUBLIN. Irlandako Gobernuak, Europako Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak hitzartutako salbamendu planari buruzko bozketa egingo dute asteazkenean Irlandako Parlamentuan. Oposizioak hala eskatu zuen, baina Brian Cowen presidenteak ezetz esan zion. Orain, Fianna Fail bere alderdiak eskatuta, onartu egin behar izan du. Fianna Failentzat, planak «zilegitasun politikoa» izan behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu