Erresuma Batuak jakinarazi du atzeralditik atera dela, urteko hirugarren hiruhilekoan BPG barne produktu gordinak %1eko hazkundea izanda. Hiru hiruhilekotan segidan zegoen atzeraldian sartuta —2011o urritik aurtengo ekainera—. Uztailetik aurrera hango ekonomiak izandako berpiztea, batez ere Londresko Olinpiar Jokoengatik izan dela esan du Erresuma Batuko Estatistika Institutuak —uztailaren 27tik abuztuaren 12ra artean izan ziren Jokoak—.
Adituek aurreikusi zuten azken hiruhilekoan BPGaren hazkundea %0,6koa izango zela.
George Osborne Ekonomia ministroak adierazi du "bide onetik" doazela, baina adituek esan dute balitekeela momentuko igoera bat izatea gertatu dena, egoera ez delakoan ona.
Iazko urritik abendura EBko BPGa %0,4 jaitsi zen, urteko honetako lehen hiruhilekoan %0,3 eta bigarrengoan %0,4.
%7,9 langabezia dago han, Europako Batasuneko batez bestekotik behera —%10ekoa da—. Dena dela, Europako defizit handienetakoa du: BPGaren %8,2koa, 1.300 milioi euroko zorrarekin.