'Brexit'-a

Erresuma Batuko BPGa %9,5 jaits daitekeela jaso du gobernuaren azterketa batek

The Times egunkariak dio exekutiboaren zirriborro batek islatzen duela urtero 73.000 milioi euro gutxiago bilduko lituzketela brexit gogor bat balego.

Theresa May lehe ministroa eta haren senarra. FACUNDO ARRIZABALAGA
xabier martin
2016ko urriaren 11
13:12
Entzun

The Times egunkariak ustez Erresuma Batuko Gobernuak egindako azterketa baten berri eman du; brexit gogor bat aintzat hartuta egindako azterketa da, eta kopuru deigarriak jasotzen ditu. Hasteko, Erresuma Batuaren zerga bilketa ia 72.864 milioi euro txikiagoa litzateke urtero. Agiri horrek islatzen du, halaber, BPGa %9,5 jaitsiko litzatekeela Europako merkatua utzi eta Munduko Merkataritza Erakundearen arauaz jardun beharko balu.

Londresko egunkariak dio gobernua gastu publikoa murrizteko beharrean egongo dela bilketa hainbeste jaisten bada, edota zergak igo beharko dituela; egoerak ez lukeela beste irtenbiderik. Bilketaren gainbehera hori Erresuma Batuko Gobernuaren agirian azaltzen dela esplikatzen du The Times-ek, eta osasun arloaren %65 adinako kopurua litzatekeela.

Libera esterlina 1,10 eurotara hurbiltzen ari da egunotan, 1,23 dolarretara. Aurreko ostiralean %6 jaitsi zen brexit gogorraren aukera benetakoa dela zabaldu ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.