%0,5
Erresuma Batuko interes tasak.
Europako Banku Zentralak egin bezala, Ingalaterrako Bankuak ere interes tasak mantentzea erabaki du: %0,5ean jarraituko dute. 29 hilabete daramatza maila horretan, erakundearen historioako mailarik baxuenean hain zuzen. Aitzitik, Suitzako Banku Nazionalak diruaren prezioa merkatzea erabaki zuen herenegun, franko suitzarreren kotizazioa jaitsi ahal izateko. Liborraren hiru hilabeterako fluktuazioa ia hutsera murriztu du (%0-%0,25). Japoniako Gobernuak ere esku hartu du yen ahultzeko. Bigarren Mundu Gerraz geroztik dolarrarekiko izandako mailarik altuneenera ari zen gerturatzen herrialdeko txanpona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu