Lan istripua

Ertzain bat hil da N-1ean, auto batek harrapatuta

Irura parean gertatu da istripua, Gasteizerako bidean.

2016ko azaroaren 14a
07:56
Entzun

08:00 aldera gertatu da istripua. Minutu batzuk lehenago, beste ibilgailu bat errepidetik irten da, eta ertzaina zirkulazioa zuzentzen ari zela harrapatu du beste auto batek.

Berehala heldu dira larrialdi zerbitzuak, eta bertan artatu dute, baina ezin izan dute ezer egin. 54 urte zituen.

ERNE sindikatuak salatu du ertzainaren heriotza ekidin zitekeela, Segurtasun Sailak "gutxieneko segurtasun neurriak" hartu eta istripuaz ohartarazteko beste patruila bat bidali izan balu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.