EKONOMIA

Ertzainek froga guztiak ez dituztela aurkeztu salatuz amaitu da grebalarien aurkako epaiketa

Absoluzio eskaera berretsi du bigarren defentsa abokatuak. Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute auzitegiaren atarian, grebalariei babesa adierazteko.

2013ko irailaren 12a
20:58
Entzun

Iazko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilboko epaitegiaren aurrean izandako istiluen harira epaitu dituzte Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandez atzo eta gaur; epaiaren zain geratu dira, epaiketa gaur amaituta.

Defentsako abokatuak berretsi egin du absoluzio eskaera, argudiatuta ertzainek ez dituztela froga guztiak aurkeztu. Esaterako, ertzain batek atzoko saioan aitortu zuen gazteek ustez jaurtitako harriak deuseztu zituztela, harri horietatik frogarik ezin zela atera argudiatuta. "Deigarria" iruditu zaio hori bigarren defentsa abokatuari.

Halaber, salatu du Ertzaintzak ez duela auzia behar bezala ikertu, eta, adibide baterako, ez dutela DNA probarik egiteko, auzipetuek harriak bota zituztela egiaztatze aldera.

Desordena publikoa, autoritatearen aurkako atentatua eta lesio delituak egotzita, ia hamalauna urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak grebalarientzat; laugarren auzipetua adingabea zen orduan, eta beste prozedura batean epaitu dute. Greba egunean Bilboko epaitegiko sarreran ke ontziak jaurtitzea eta horren ondoren beren atzetik ateratako bi ertzainei eraso egitea leporatzen diete.

11:30ean, dozenaka lagun batu dira EAEko Justizia Auzitegiaren atarian, grebalariei babesa adieraztera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.