Ertzainik ez dute zigortuko grebako erasoengatik
GASTEIZ. Gasteizko epaitegi batek artxibatu egin ditu urtarrilaren 27ko grebaren harira ertzainen aurka jarritako salaketak. LABek dioenez, epaileak onartu du poliziek egindakoa agian delitu dela, baina esan du ez dakiela zehazki zeinek egin zuen zer. ESK-k, berriz, atzera bota du Kepa Txintxurreta kideak ertzainei jarritako salaketa, Barne Sailak jipoituaren aurkako salaketa jarriko zuen beldur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu