Eskoriatzan zauritutako bi langileek hobera egin dute
GASTEIZ. Herenegun lan ezbehar larria gertatu zen Eskoriatzan, AHTaren eraikitze lanetan. Langile bat hil eta beste hiru zauritu ziren. Bati egunean bertan eman zioten senda agiria, eta beste biek hobera egin dutela jakinarazi du Osakidetzak. Legutiano enpresak, berriz, baieztatu egin du istripuaren unean langileak leherkaria manipulatzen ari zirela. UGTk ikerketa egiteko eskatu dio Osalani.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu