ESNE EKOIZLEEN HASERREA KARRIKAN

2009ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
ELBk deiturik, behi esne ekoizleek beren haserrea erakutsi zuten atzo Baionako karriketan. Abantzu oren batez Baionako karriketan ibili ziren, esnea biltzen duten bi kamioi eskuratu ondoren. Behi esne ekoizleek ordaintzen dieten prezioa apalegia dela salatu dute. FDSEA sindikatuak eta banatzaileek lorturiko akordioa ez dela aski salatu du ELBk. Behi esnearen prezioa emendatzen ez baldin bada, urtea bukatu aitzin hainbat etxalde gelditu beharko direla salatu du ELBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.