Abeltzaintza

Esnearen kuotak arautzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Eusko Jaurlaritzaren iduriko, esnearen ekoizpen kuotak espekulatzeko tresna bihurtu dira, eta, ondorioz arlo hori behar bezala arautzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuari. Arratsaldeko bostetan bilduko dira Madrilen Gonzalo Saenz de Samaniego Jaurlaritzako Nekazaritza sailburua eta Miguel Arias Cañete Espainiako nekazaritza ministroa.

2003ko uztailaren 28a
13:25
Entzun
Bi helbururekin doa Saenz de Samaniego batzar horretara: batetik, esnearen kuoten gaia "behar bezala" arautzeko eskatzera, eta, bestetik, hainbat arrazoi direla medio azken urteetan EAE Euskal Autonomi Erkidegoak galdu dituen kuotak berreskuratzera.

Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, EAEko esnearen kuotaren zati bat Espainiako erreserbara joan da, transferentziak eta ustiatzeko murrizteko planak direla tarteko. 4.000 tonako kuotara itzuli nahi du Jaurlaritzak, eta kopuru hori interesatuta dauden abeltzainen artean banatuko luke.

Bestetik, autonomi erkidego batzuk besteei esne kuotak saltzea ohiko praktika izan da azken urteetan, eta Jaurlaritzaren arabera, "espekulazio tresna" bihurtu dira azkenean. Joera hori zuzentzea nahi luke Saenz de Samaniegok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.