-%0,4. %88,2

Espainia, atzeraldian.

2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Espainiako Bankuaren arabera, herrialde horretako barne produktu gordinak %0,4 egin zuen behera urteko bigarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero. Atzeraldia bizkortzen ari da: azken urtean %1 txikitu da ekonomia.

Zor publikoa eurogunean. Euroguneko hamazazpi kideek 8,32 bilioi euro zor zituzten martxoaren amaieran, urtebete lehenago baino 350.000 milioi gehiago. BPGaren %88,2ra iritsi da zorra. Portugalen, Zipreren, Irlandaren eta Espainiaren zorra handitu da gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.