Espainiak 137 milioi euro emango dizkie autogintzako euskal enpresei

2009ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Autogintzari lotutako proiektuei 800 milioi euroko diru laguntzak onartu zituen atzo Espainiako Gobernuak. Horietatik, 137 milioi euro Hego Euskal Herriko enpresek aurkeztutako proiektuentzat dira. Sektoreko euskal enpresek 95 dirulaguntza eskaera egin dituzte, baina horietatik 36 baizik ez ditu onartu Industria Ministerioak. Laguntzen %60 autogileek jasoko dituzte eta %40 osagaien ekoizleek.

AEBetan ere laguntza jasoko du autogintzak. General Motorsi eta Chryslerri emandakoaren ondoren, orain industria osagarriari iritsi zaio txanda. Barack Obamaren administrazioak 5.000 milioi dolar emango dizkie, eskatutakoaren herena baino gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.