Espainiak %17 gutxitu du defizita iaztik hona

2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Urteko lehen hamar hilabeteetan 40.065 milioi euroko defizita izan du Espainiako administrazio zentralak, iaz baino %17 gutxiago. BPGaren %3,7 da kopuru hori, eta estatuak urte osorako jarri duen %4,8ko muga bete ahal izango duela esan du Madrilek. Zailago izango zaio, ordea, administrazio publiko guztiei jarritako %6ko muga betetzea. Izan ere, autonomia erkidegoek %1,3ko muga dute, baina irailera arte dagoeneko %1,19koa pilatu dute eta urte amaieran izan ohi dituzte desbideratze handienak. Helburua bete ahal izateko, derrigorrezkoa da Gizarte Segurantzak %0,4ko superabita izatea. Oraingoz, zenbaki beltzak ditu: 5.610 milioi irabazi ditu urrira bitarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.