Espainiak 4.000 milioi euro aurkitu ditu bere kutxetan

2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Aurtengo azken hilabeteotarako aurreikusita zituen pribatizazio guztiak —Loteriak, AENA, Barajas...— bertan behera utzi behar izan ditu Espainiako Gobernuak, burtsa oso maila kaskarrean dagoelako. Operazio horietatik jasoko ez dituen 13.000 milioi eurorik gabe ere defizita %6ko mugan uztea lortuko dutela espero du Elena Salgado Ekonomia ministroak. Izan ere, uste baino 4.000 milioi euro gehiago dituzte: 2.000 milioi telekomunikazioen espektroaren enkantetik lortutakoak, eta beste hainbat interesetan aurreztutakoak. Kutxei emandako diruarekin ere ez dute galduko, zor daitekeen zuloa bankuen gordailuen bermerako funtsak pagatuko dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.