Espainiak 3.562 milioi euroko zorra saldu du gaur, eta %7,26ko interarekin egin du. Hauteskundeetarako bi egun faltan Mariano Raxoi PPko hautagaiak irabazi egingo duela dirudien arren, horrek ez du oraingoz merkatuan konfiantzarik sortu. Urriaren 20ko enkantearekin alderatuta %30 igo behar izan du interesa.
Arrisku saria, gainera, 500etik hurbil da. Gaur eman dituzte datu berriak eta bai Espainia baita Frantzia ere orain arteko markak gainditu dituzte. Zor salmenta hasi denean, Espainiaren arrisku saria 485ekoa zen, eta Frantziarenak 200 puntuak gainditu ditu.
Frantziak ere zorra saldu du gaur, 9.700 milioi euro, eta interesa %2,31tik %2,82ra igo behar izan du.