Ekonomia

Espainiak berriro ere erreserba funtsera joko du pentsioak ordaintzeko

Datozen hiru hilabeteetan 6.148 milioi aterako ditu funtsetik. 59.350 milioi geratuko dira.

Miren Garate.
2013ko urriaren 1a
12:29
Entzun

Erreserbetatik 6.148 milioi aterako ditu Espainiak urtea amaitu artean pentsioak ordaintzeko. Gobernua iaz hasi zen pentsioen eltzetxoa delakoa erabiltzen, eta bi urteotan 23.631 milioi gastatuko ditu. Egun, 59.385 milioi daude erreserba funtsean: barne produktu gordinaren %5,77ren adinako balioa du beraz.

Krisia hasiz geroztik Gizarte Segurantzako afiliatu kopurua 2,3 milioi murriztu dela dio gobernuak; pentsionistak, ordea, milioi erdi gehiago dira. Panorama hori ikusirik, Fatima Bañez Enplegu ministroak defendatu egin du onartu berri den pentsioen erreformarako lege proiektua. Kalkulatu du Gizarte Segurantzak 2016rako 36.500 milioiko defizita izango duela.

Bi aldaketa nagusi dakartza erreformak. Alde batetik, pentsioak ez dira KPIa erreferentziatzat hartuta berrituko, egoera ekonomikoa eta Gizarte Segurantzaren osasunaren egoera ere kontuan hartuko dira, eta muga jakin batzuk finkatuko dira. Urtero, pentsioen igoerarik txikiena %0,25ekoa izango da, eta hazkunderik handiena, KPIa gehi %0,25ekoa. Datorren urteko aurrekontuetan %0,25eko igoera aurreikusi dute 2014rako. Bañezek, ordea, esan du legebiltzarrean tramitatu behar dela erreforma eta balitekeela igoera handiagoa izatea ere.

Bigarren aldaketa iraunkortasun faktorearen sorrera da. Elementu hori 2019. urterako jarri nahi da martxan, eta bizi-itxaropena aintzat hartuko du hasierako pentsioa kalkulatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.