Espainiak ia %6ko interesa ordaindu du zorraren truke
Azken hamalau urteko preziorik handienean pagatu beharko du Espainiak atzo jaulkitako zor publikoa. Hamar urte barru itzuli beharreko 1.807 milioi euro saldu zituen, %5,92ko interesarekin. Bigarren mailako merkatuetan —inbertitzaileen artekoa—, %6tik gorako interesa eman du zor horrek azken egunotan. Hamabost urteko bonoak ere saldu zituen Espainiako Altxorrak: 814 milioi euro, %6,22ko interesarekin. Pagatu beharreko interesari baino, Espainiako Gobernuak zorra saldu izanari eman zion garrantzia. Aurreko aldietan bezalaxe, jaulkitako zorraren halako bi eskatu zioten inbertitzaileek, etekin handien truke arriskua hartzeko prest dauden seinale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu