Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek adierazi du Espainiako Gobernuaren helburua ez dela gastu publikoa doitzea, baizik eta PPk agintzen duen autonomia erkidegoen zuloa estaltzea. Hala, esan du ez dutela hori onartuko. Gainera, azaldu du Jaurlaritzak ez dituela babestuko zerbitzu publikoak murriztea eta autogobernua baliogabetzea helburu duten politikak.
Krisitik irteteko eredu desberdin bat onartzen duen autogobernua babestu du lehendakariak. Izan ere, esan du Espainiako Gobernuak murrizketak egiteko obsesioa duela, eta horrek autonomia erkidegoen eskumenak urratzen dituela.
Bruselak defizitaren muga malgutu dio Espainiari. Hori horrela, adierazi du ez dela onargarria malgutasun hori ez aplikatu izana autonomia erkidegoetan. Hori dela eta, honako hau gaineratu du: «Krisi honetatik denak irtengo gara, edo ez da inor irtengo. Egin ezin daitekeena da autonomiak zapalduz aurrera irten nahi izatea».
Egoera ekonomikoa kontuan hartuta, «maniobrak» egiteko marjina eskatu du. Izan ere, esan du Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari 2012rako ezarritako defizita beteko duela, baina ezin diela aldatu baldintzak «bi astetik behin». Horregatik, adierazi du garaia iritsi dela Ekonomia ministroari nahikoa dela esateko.
Espainiak PPko erkidegoen zuloa estali nahi duela uste du Lopezek
Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei 2013rako defizit publikoaren muga ez malgutu izana salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu