Ekonomia

Espainiako Bankuak ere eskatu du BEZa igotzeko eta lan erreforma gogortzeko

Zerga bereziak handitu nahi ditu, eta errenta zergako kenkariak gutxitu. Kexu da soldatak inflazioaren arabera igotzen direlako.

Iker Aranburu.
2015eko ekainaren 11
17:17
Entzun

Asteartean Nazioarteko Diru Funtsak belarri batetik esandakoa beste belarritik esan dio Espainiako Bankuak: erreforma gehiago egin beharko lituzke. Bi erakundeek bat datoz BEZa gehiago igotzeko eskatzean, edo lan erreforma motz geratu eta malgutasuna handitzeko neurri gehiago hartu behar direla esatean.

Ohiko eskaerak dira biak ala biak. Presioak presio, legegintzaldia amaitu bitartean halakorik egiteko asmorik ez du PPren gobernuak.

Diru sarrerak handitzeko beharra ikusi du Espainiako Bankuak, 2014.urteko txostenean. Zerga zuzenen bidez igo beharrean —errenta zerga, ondarearen gainekoa edo sozietateena— zeharkako zergen bidez egin nahi du, hots, produktu bat erosteagatik edo zerbitzu bat  kontratatzeagatik ordaintzen diren zergen bidez.

BEZa da zeharkako zerga garrantzitsuena, eta dagoeneko igo da legegintzaldi honetan, bankuen erreskatearen truke Bruselak aginduta: 2012ko irailean tasa orokorra %18tik %21era igo zen, eta murriztua %8tik %10era. Ez zen lehen aldia izan Espainiako gobernu batek kanpoko presioen aurrean men egin eta zerga hori igo zuena. 2010eko uztailean ere egin zuen Jose Luis Rodriguez Zapatero sozialistak: tasa orokorra %16tik %18ra igo zuen, eta murriztua %7tik %8ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.