Espainiako ekonomiaren uzkurtzea baieztatu du Espainiako Bankuak
Astelehenean Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak aurreratu zuena baieztatu du orain Espainiako Bankuak: laugarren hiruhilekoan Espainiako ekonomia uzkurtu egin dela. Zenbat erori den ez du zehaztu Miguel Angel Fernandez Ordoñez erakundeko presidenteak, baina esan du uzkurtzearen ondorio zuzenena enplegu galera izango dela. Udako geldialdiaren ostean, barne kontsumoan eta enpresen inbertsioetan beherakada nabarmendu dutela azaldu du Fernandez Ordoñezek, eta ekonomiaren euskarri bakarrak ere, esportazioek, behera egin duela. De Guindosek %0,2ko edo %0,3ko uzkurtzea iragarri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu