ekonomia

Espainiako Gobernuak 9.000 milioi euro sartu ditu Caja Castilla-La Manchan

Gaztela eta Mantxako aurrezki kutxaren bezeroen aurrezkiak eta hartzekodunen eskubideak bermatu ahal izateko asmoz egin dute esku-hartzea.

2009ko martxoaren 30a
11:51
Entzun
Espainiako Gobernuak Caja Castilla-La Manchan 9.000 milioi euro sartu ditu aurrezki kutxa erreskatatzeko asmoz. Aurrezki kutxa horrek Unicajarekin bat egiteko asmoa zuen, baina azkenean nahi horrek porrot egin du. 9.000 milioi euroko esku-hartzea, Gaztela eta Mantxako aurrezki kutxaren bezeroen aurrezkiak eta hartzekodunen eskubideak bermatu ahal izateko helburuz egin dute. Caja Castilla-La Manchak inbertsio garrantzitsuak ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak ezohiko bilera egin zuen atzo eta, bertan, Espainiako Bankuari Caja Castilla-La Mancharen erreskatea finantzatzeko abala eman zioten.

2003. urtean Espainiako Gobernuak Eurobank erreskatatu zuenetik banketxe batean esku-hartzen duen lehenengo aldia da. Haren esku-hartzerik handiena 1993an egin zuen, Banesto bankua erreskatatu zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.