Espainiako meatzariek greba hasi dute
OVIEDO. Asturias, Leon eta Palentziako ikatz meategietako langileek lau greba egunetako lehena egin zuten atzo. Meatzariek manifestazioak egin zituzten eta hainbat errepide itxi zituzten, Espainiako Gobernuak ikatzari ematen dizkion diru laguntzak %60 txikitu nahi dituela salatzeko. Murrizketa horiek meategi gehienak ixtera kondenatuko dituztela salatu dute meatzarien sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu