Ekonomia

Espainiako Senatuak lan erreforma onartu du, EAJren abstentzioarekin

Aldaketa nagusi bat gehitu diote testuari: ehun egunetik 30era laburtu dute langabeek prestakuntza ikastaroei uko egiteko duten epea.

2010eko abuztuaren 25a
19:48
Entzun
Espainiako lan erreformak beste langa bat gainditu du, Senatukoa. Alde bozkatu dute PSOEk, Entesa Catalana de Progres-ek eta Talde Mistoak; abstenitu egin dira EAJ eta CiU; eta kontra bozkatu du PPk. EAJ abstenitu egin da, berak aurkeztutako zenbait enmendakin onartu direlako.

Senatuko prozeduran izandako proposamen gatazkatsuena langabeek prestakuntza ikastaroei uko egiteko eskubideari buruzkoa izan da. PSOEk murriztu egin nahi zuen, langabeak enplegu zerbitzuan izena eman eta lehen ehun egunetatik, 30 egunera. Talde guztiek bozkatu dute proposamenaren alde.

Lan erreformaren ibilbidea ez da amaitu: irailaren 9an egingo dute behin betiko bozketa, Espainiako Kongresuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.