Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoetan (SPEE) 4,33 milioi pertsona zeuden izena emanda martxo amaieran, sekula baino gehiago. Datua«dramatikoa» dela onartu du Mari Luz Rodriguez Enplegurako estatu idazkariak. Gizarte Segurantzarako afiliazio kopurua gehitu egin dela, hori da enplegu estatistiken ageri den datu baikor bakarra. Zortzi hilabetean lehen aldiz igo da. Horri lotuta, lan merkatuak egin beharreko doiketak amaitzen ari direla esan du Octavio Granado Gizarte Segurantzarako estatu idazkariak.
CCOOk eta UGTk lan erreforma jo dute egoeraren erantzuletzat. Soldatak zertxobait igoz gero, kontsumoa gehitu eta lanpostu batzuk sortzea posible izango litzatekeela esan dute. CEOEk eta CEPYMEk, aldiz, erreforma gehiago eskatu dituzte.
Espainian, beste behin ere, goia jo du langabeziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu