Espainian Gizarte Segurantza defizitarioa izango da aurten
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak atzo Madrilgo Legebiltzarrean aitortu zuenez, Gizarte Segurantza defizitarioa izango da aurten. Mariano Raxoiren gobernuak pentsatu baino zulo handiagoa egingo du (BPGarekiko %1 inguru), baina administrazio zentralaren defizita gehituz gero, bi administrazioek hitzartutako helburutik (%4,5) «oso gertu» geratuko dela uste du Montorok. Estatuak joan den iraila bitarte pilatutako defizita %3,9ra iristen da. Guztira administrazio guztien defizit publikoa %6,3ra murriztea da Madrilen helburua, baina azken asteetan gobernuaren iturriek aitortu dute urtea amaitu orduko gainditu egingo dutela kantitate hori, gutxigatik bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu