ekonomia

Espainiaren arrisku saria 515 puntura heldu da

Euroa dagoenetik Espainiaren arrisku saria ez da hain goian egon.

2012ko maiatzaren 29a
15:43
Entzun

Espainiaren arrisku saria 515,7 puntura heldu da gaur, Euroa dagoenetik egon den maila altuenera. Arrisku sariak 511 puntuan itxi zuen atzoko eguna, hau da, %6,47ko interesan.

Mariano Raxoi Espainiako presidenteak atzo adierazi zuen bankuek ez dutela Europaren erreskaterik behar. Dena den, ez zuen argitu gobernuak zer sistema erabiliko duen Bankiaren kapitalean 19.000 milioi euro sartzeko.

Raxoik Bankiaren erreskatea defendatu zuen, eta horrekin batera, autonomia erkidegoei ere lagunduko diela hitzeman zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.