Espainiaren arrisku sariak markak hautsi ditu
MADRIL. Aste garrantzitsua da Espainiako Altxorrarentzat. Bi enkantetan, 5.500 milioi euro lortu nahi ditu. Interes handiak ordaindu beharko dituela dirudi, atzo ere markak hautsi baitzituen arrisku sariak. 435 puntura iritsi zen, eta 10 urterako bonuek %6,05eko errentagarritasuna eskaini zuten bigarren mailako merkatuan. Italiakoak 388 puntuan amaitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu