Espainiaren erreskatea irailaren erdian izango da, Goldmanen arabera

2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Goldman Sachs inbertsio bankuak uste du Espainiako Gobernuak irailaren erdian eskatuko diola erreskatea Europako Batasunari, EFSF behin-behineko erreskate funtsaren bitartez, Europako Banku Zentralaren (EBZ) irailaren 6ko bileraren ondoren. Goldmanek espero du EBZk orduan jakinaraziko dituela herrialdeen zorra erosteko baldintzak, eta Espainiako Gobernua horren zain dago erreskatea eskatu edo ez erabakitzeko. Goldmanek gehitu du irailaren erdialdean egingo direla eurotaldearen eta Ecofinen bilerak eta Espainiak 24.000 milioi euro bueltatu behar dituela urrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.