Espainiaren zorraren kalifikazioa Aa1 mailatik Aa2ra jaitsi du Moody's-ek

Rating agentziaren arabera, Espainiak 50.000 milioi inguru beharko ditu kapital beharrak asetzeko

Erredakzioa
2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Atzokoa egun garrantzitsua zen Espainiako Gobernuarentzat. Goizez, finantza sistemaren erreforma onartu behar zuten Kongresuan; arratsaldez, banku eta aurrezki kutxek dituzten kapital beharren inguruko datuak eman behar zituen Espainiako Bankuak. Eta egun berean, baina hori guztia baino lehenago, zor publikoaren kalifikazioa jaitsi zion Moody's rating agentziak.

Zor publikoa Aa1 mailatik Aa2 mailara jaitsi zion, eta etorkizunerako aurreikuspenak ezkorrak zirela adierazi zuen, besteren artean, banku sektorea berregituratzeak eragingo dituen gastuengatik eta Gobernuak Autonomia Erkidengoengan duen kontrak eskasagatik. Izan ere, Moody'sek egindako kalkuluen arabera, Espainiak 40.000 eta 50.000 milioi euro artean jarri beharko ditu bankuen eta aurrezki kutxen kapital beharrak asetzeko.

Iragarpen horien aurrean, Espainiako Ekonomia Ministerioa ez zen isilik geratu, eta esan zuen ez zitzaiola egokia iruditu Espainiarentzat hain une erabakigarrian horrelako iragarpenak egitea. Soledad Nuñez Altxorreko zuzendari nagusiak gogorarazi zuen, Moody'sek abenduan esan zuela gutxienez hiru hilabete itxarongo zuela berriz Espainiaren zorraren kalifikazioa berrikusteko, baina ez duela egindutakoa bete. Horren guztiaren ondorioz, Espainiaren arrisku saria zertxobait handitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.