Esportazioak %16,6 igo dira EAEn iraila bitarte

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
EAEko esportazioak %18,1 igo ziren urteko hirugarren hiruhilekoan, eta 3.088,7 milioi euroren baliora iritsi ziren. Inportazioak are gehiago igo ziren, %26,7 zehazki. Horien balioa 3.079,3 milioi eurorena izan zen. Europako Batasunera egindako esportazioak %16,3 igo ziren. Herrialdeka, Irlandara eta Alemaniara egindakoak handitu ziren gehien; %75,1 eta %33,8, hurrenez hurren. Ondasun ekipoak ziren, batik bat. Eustaten datuen arabera, gainera, urtarriletik irailera bitartean %16,6 igo ziren esportazioak.

Inportazioei dagokienez, %15,6 gehitu ziren Europako Batasunekoak. Frantziakoak %26,6 gehitui ziren, %27,8 Alemaniakoak. Energia, produktu kimikoak, metalak eta eskuz landutakoak izan ziren gehien erositako gaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.