Esportazioak %2,21 jaitsi dira Hego Euskal Herrian
BILBO. Esportazioek %2,21 egin dute behera Hego Euskal Herrian urteko lehen seihilekoan, iazko garai berarekin konparatuz gero. Guztira, 13.744,1 milioi euro lortu dituzte. EAEn esportazioak %3,1 igo dira, eta Nafarroan, ostera, %10,7 jaitsi. Inportazioak 9.906,1 milioi eurorenak izan dira, iaz baino %15,31 gehiago. Esportazioen eta inportazioen arteko aldea iaz baino %62,77 handiagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu