Euroguneko hainbat herrialderentzat tranpa bat bihurtu da euroa. Diru merkearen babespean kontrol gabe handitu diren etxebizitzaren burbuilek edo neurrik gabeko zor publikoak irteerarik gabeko arazo bihurtu dira 2008ko krisiak eztanda egin ahala. Merkatuetako inbertitzaile eta funts espekulatzaileek euroaren aurka egindako apustu tinkoak eta erronka horri euroguneak erantzun eraginkorrik ez emateak ataka estuan utzi dituzte Grezia, Italia, Portugal, Irlanda, Espainia… Orain, gainera, zorraren krisia herrialde horietatik harago, egoera hobean diren beste guztietara hedatu da.
Testuinguru zail horretan asteon Europako Batasuneko kontseiluaren goi bilera egingo da. Beste ezeren gainetik, euroaren iraupena bera egongo da jokoan.
Posible al da haustura?
Bai. Duela bi urte ezinezkoa zirudien, baina orain ezin da aukera gisa baztertu. Probabilitateak handitu egin dira, euroguneko herrialde askoren zorraren interes tasak neurriz kanpo igotzen ari baitira oraindik ere. Bereziki, Italiarenak eta Espainiarenak. Merkatuen presio hori erabat murrizten ez bada, hausturaren aukera posible izango da.
Zer egingo du euroguneak?
Orain arte, euroguneko agintari nagusiek euroaren aldeko konpromisoa azaldu dute, eta, konpromiso horren izenean Grezia, Irlanda eta Portugal erreskatatu dituzten bezala, austeritate neurri zorrotzak inposatu dizkiete. Aste honetako goi bilerari begira, Alemaniak eta Frantziak azken egunetan zerga batasun baten beharra azaldu dute. Atzean, EBZren zein Nazioarteko Diru Funtsaren bidez edo eurobonuen bidez arazoak dituzten herrialdeen zorra bere gain hartzeko asmoa egon daiteke, baina argi dago trukean herrialde horiei austeritate eta erreforma gehiago inposatuko zaizkiela.
Baztertu al daiteke inor eurotik ateratzea?
Ez. Eurogunearen asmo horiek guztiak aste amaiera aldera argitu beharko dira, baina eurogunearen eta Europako Batasunaren barne egituraren erreforma sakona eskatuko du. Legez, egungo itunak hartuta, neurri horiek tramitatzeak denbora beharko du, eta, uneotan merkatuen presioaren ondorioz denborarik ez dagoenez, eztabaidagai dago nola gauzatu erreforma hori: estatuen arteko akordioen bidez bidezidorra hartuta edo ohiko bide ofiziala hartuta. Beraz, gerta liteke herrialderen batek edo gobernuren batek ez onartzea euroguneak ezarritako baldintzak eta nahiago izatea eurotik ateratzea.
Zeintzuk dira euroa uzteko hautagaiak?
Duten egoera dela-eta eurotik ateratzeko baldintzak lituzketen herrialdeetan esanguratsua da gobernu aldaketak egon direla —Italian, Mario Monti; Grezian, Lukas Papademos; eta Espainian, Mariano Raxoi— eta uneotan gobernu horiek marjina politikoa dute oraingoz euroan jarraitzea bermatuko luketen akordio horiek aurrera eramateko. Dena den, Grezia da erreforma gogorrenak hartu dituen herrialdea, eta hango iritzi publikoan handitzen ari dira eurotik ateratzearen alde dauden herritarrak.
Eurogunea haustea eta euroa uztea berdina da?
Teorian, ez. Herrialde batek euroa uzteak ez du zertan eurogunea haustea eragin, baina hari hori oso fina izan daiteke errealitatean. Estatu baten (edo batzuen) euroa uzteko balizko erabakiaren zehar kalteek haustura eragin dezaketelako.
Zer ondorio lukeeuroa uzteak?
Batetik, aurreko dibisa ezarri eta debaluatu egingo litzateke. Zenbat eta gehiago debaluatu, neurri berean murriztuko dira herritarren errenta eta aurrezkiak. Automatikoki, debaluazioaren ondorioz lan kostuak jaitsi eta produktibitatea handitu egingo litzateke, arazoak dituzten herrialdeen lehiakortasuna handitu, eta luzera begira haren merkataritza defizita orekatuko. Hots, faktore horri soilik erreparatuta, esportazioen bultzadari esker, ekonomia suspertzen has daiteke, eta, horrenbestez, enpleguak sortzen has daitezke. Dena den, lehen kolpea oso-oso gogorra litzateke herritarren errentarentzat, eta denbora tarte oso handia beharko litzateke aurreko egoerara itzultzeko.
Inflazioa ere nabarmen handitu egingo litzateke, inportazioak —batez ere erregaiak— garestituegingo liratekeelako. Alabaina, horrek denborarekin herrialdeak ekoitzitako produktuak sustatuko lituzke, eta, luze gabe, barne kontsumoa eta ekoizpena handituko lituzke. Hots, lehen kolpeannabarmen pobretuko liratekeherritarrak, baina denborarekinekonomiaren desorekak konpontzen hasteko aukera egon badago.
Zer gertatuko litzateke bankuetan?
Finantza arloan, adar asko lituzke euroa uzteak. Diru nazionalera itzultzearekin batera, litekeena litzateke zorra ordaintzeari uztea —estatuak ezingo lukeelako zorra eurotan ordaindu—, eta, jakina, soka luzea ekarriko luke. Batetik, kapital ihesa saihesteko, ia ziurrenik gobernuek isilean herritarrek euren aurrezkiak bankuetatik atera ahal izateko debekua ezarriko lukete. Bestetik, aurrezkia bakoitzaren dirura trukatuko litzatekeen bezala, zorra (pribatua eta publikoa) ere diru nazionalera itzuli beharko litzateke. Behin EBZtik aterata, herrialdeko banku zentralak hartuko luke lema, eta, zenbat eta denbora gehiago behar prozesu horretan, orduan eta kalte handiagoa ekonomia errealari.
Behin zor publikoa ordaintzeari utzita, gobernu horrek ezarriko lituzke baldintzak; hots, zenbat diru galduko luketen hartzekodunek —bankuek eta funtsek—. Ziurrenik, finantza krisi bat eragin dezakete herrialdean, eta, finantza erakundeen botere oligarkikoari izkin eginez gero, estatu horrek bankaren zati bat nazionalizatzea erabaki dezake.
Eta atzerriko finantza sisteman?
Hondamendi bat gertatzeko aukera handia legoke. Zenbat eta herrialde handiagoak euroa utzi, orduan eta okerrago. Izan ere, zenbat eta zor gehiago eten, orduan eta galera handiagoak izango dituzte bankuek. Gainera, domino-efektua etor daitekecredit default swap-en merkatuan. Balizko herrialde horrek kiebra joz gero, bere zorraren gain CDS izeneko aseguru moduko finantza produktuok saldu dituen banku handietako baten bat ordainketa horri aurre egin ezinda gera daiteke. Hala, 2008ko egoera errepikatu daiteke, diferentzia handi batekin: inongo gobernuk ezingo lioke banka berriro salbatu. Euroaren hausturak hondamendiaren aukera areagotzen du.
Zorraren krisia. Euroa arriskuan
Eta desagertuko balitz euroa?
Estatu batek euroa utzi eta aurreko dibisa berreskuratuz gero, herritarren errentak eta zorrak diru horretara itzuli beharko liratekeEuroaren balizko haustura batek finantza sisteman hondamendia eragin dezake
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu