Greziako liskarretan hiru hildako izan ziren atzo. Defizit publikoaren kontrol zorrotzak ezinegona sortu du gizartean, eta zer pentsa ematen du. Burtsak gehiago erreparatu zion Portugali bere rating edo kaudimen kalifikazioa txartzeko Moody'sek aipatu aukerari. Eta Espainia oso gertu dago Portugaletik, Alemaniako zorrarekiko bereak duen gainsari hazkorrak baieztatzen duenez. Hiru hilabetetan aurrezki kutxen sektorea onbideratzea adostu dute Raxoik eta Zapaterok; ahal duten, ikuskizun. 4.838 milioiren salerosketak argi adierazten du manifestariak poliziarengandik nola eman dioten ihesari hainbat txerritxo ehiztarik. Berdin kolpatu dute Iberdrola (-%2,52) 5,5 euroz behera, Santander (-%2,5) 8,4 euroz azpira edota Popular (-%4,7) akzioko 4,7 eurora. Edurnezuri (-%1,74) ere 16 euroz gora dabil, baina kontuan izatekoa da euroguneaz harago irabazten diren dolarren, liberen edo peso mexikarren balio hazkorra.
Allianz.Allianz (-%0,19) aseguru etxeak %20 handitu ditu bere mozkinak aurtengo lehen hiruhilekoan, 1.700 milioi irabazita. Mapfrek (+%0,09), aldiz, Banco do Brasilekin aliantza hasi du, 3.500 milioiren aseguruak Brasilen elkarrekin kudeatzeko.
Amadeus. Ibex-35eko (-%2,27) kide izatetik burtsatik at egotera pasa zen Amadeus (-%1,55) bidaia erreserben enpresa. 11 euroan burtsaratu da Merkatu Jarrian, eta 11,45 euroan da akzioa. Ibex-35ek %7 behera egin duen epe berean %4 irabazi du birdebutariak.
Eta hiru hildako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu