Eta orain zer gertatuko da?

2013ko urriaren 31
07:49
Entzun

Zer gertatuko da Fagorrekin?
Ustekaberik ez badago, hartzekodunen lehiaketara joko du. Donostiako merkataritza alorreko epaitegiak administratzaile bat hautatuko du, eta haren esku geratuko da enpresaren geroa. Lehentasuna, kasu honetan, hartzekodunei ordaintzea da, hau da, zorrak pagatzea. Enpresaren egoera aztertuko du, eta horren arabera erabakiko du zer saldu behar den edo zer likidatu behar den.

Zer gertatuko da kooperatibisten diruarekin?
Zorrak kitatzean lehentasuna dute hornitzaileek, bankuek eta erakunde publikoek. Zerrenda horretan azkena kooperatibistek jarritako dirua dago, kapital soziala (62,3 milioi), eta ia ziurtzat jo daiteke galdu egingo dutela. Kooperatibistek eta kooperatibista ohiek azken urteotan beren borondatez jarri dituzten beste 69,2 milioi ere galtzeko arriskua handia da, kapital sozialak baino lehentasun pixka bat gehiago izan arren. Ekarpen horiek itzultzeari utzi zion Fagorrek iaz.

Eta ekarpenekin?Azken-aurreko daude lehentasunen zerrendan, kapital sozialaren aurretik. 2004 eta 2006 artean 185 milioiren ekarpenak saldu zituen Fagorrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.