Etorgai programaren baitan, proiektu estrategikoak gauzatu ahal izateko enpresek egindako eskaerak %48,8 hazi dira aurten, iazko urtearekin alderatuta. Eusko Jaurlaritzak ikerkuntza eta garapena bultzatzeko abian jarritako plana da hori. Aurten 42 milioi euroko aurrekontua du. Era horretan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa «berritzaileak, lehiakorrak, irekiak, iraunkorrak eta eskuzabalak» bihurtu nahi ditu.
Ekoizpen aurreratuko teknologien eta esparru orokorren arloko eskaerak jaso dira gehien: hain zuzen ere, %42 arlo bakoitzean. Biozientzien inguruko %8,1 eskaera jaso dituzte, eta nanozientzien arloan %7,9.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, horrek argi erakusten du enpresa sarearen «errealitatea»,eta enpresak berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren alde egiten ari diren «apustua». Horrez gain, 2012 eta 2014 artean 151 milioi euroko inbertsioak egingo dituzte diruz lagundutako 256 enpresek. Alegia, Eusko Jaurlaritzak jarritako euro bakoitzeko, 2,5 euro inbertituko dituzte.
Aurrekontua eta murrizketak
Eusko Jaurlaritzak dio aurrekontua murriztu badute ere, Etorgai programaren aurrekontua %22 hazi dela iaztik. 2009. urtearekin alderatuta, ostera, %83 hazi da. Hori bai, 2010ekoak aurtengoa gainditzen du, +Euskadi planaren baitan bideratutako 55 milioi eurorengatik. 2010. urtean BPGaren %2,08koa izan ziren I+Gko inbertsioak.
Etorgai I+Gren inbertsioetarako planaren eskaerak %48,8 igo dira aurten
Ekoizpen aurreratuko teknologien eta esparru orokorren arloko enpresek egin dituzte eskaera gehienak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu