BIHAR BERRIA-N

Etxaide: "Bai Confebaskekin, bai enpresaz enpresa, sektoreko hitzarmena defendatzen dugu"

Negoziazio kolektiboaren alorreko laugarren eta azken protagonistari, hau da, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, 'Egitura' gehigarrian.

jarraia85636.jpg
Berria.info
2013ko azaroaren 9a
19:42
Entzun

Uztailaren 7az geroztik negoziazio kolektiboa blokeatuta dago Hego Euskal Herrian. Egoera horrek langileei, sindikatuei eta enpresariei nola eragiten dien eta bakoitza arazoari nola erantzuten ari den sakon aztertzeko, BERRIAk lau elkarrizketa argitaratuko ditu lau asteburutan. Urriaren 20an, Egitura gehigarriak Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa argitaratu zuen. Urriaren 27an, Miguel Angel Lujua Confebaskeko lehendakariari egindako elkarrizketa, eta azaroaren 3an, Jose Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egindakoa. Bihar, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa irakurgai izango da BERRIAko Egitura gehigarrian.

Hona, aurrerapen gisa, Ainhoa Etxaidek esandakoak:

Negoziazio kolektiboez: "Negoziazio kolektiboa egon edo ez eredu sozial baten isla da; beraz, arazo politikoa da".

Borroka sindikalaren indarraz: “Gauzak ez dira aldatu uztailaren 7aren aurretik egindako borrokagatik”.

Fagorren kasuaz: “Fagor erortzea da esatea krisi honen aurrean babes mekanismo guztiak falta direla”.

Politikarien rolaz: "Zeintzuk dira errealitate berria sortzeko ekimen politikoak? Hori da arazoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.