Ekonomia

Etxeek merkatzen jarraitzen dute

INEk emandako datuen arabera, salneurriak %15,1 jaitsi ziren EAEn, eta %14 Nafarroan.

Berria.info
2013ko martxoaren 15a
14:28
Entzun

Krisiak ekarri duen ondorio positibo bakar horietako bat etxebizitzen prezioari buruzkoa da. INE estatistika erakundeak gaur emandako datuen arabera, iaz ere eutsi egin zion beheranzko joerak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, batez beste, %15,1 murriztu ziren prezioak; eta Nafarroan, %14. Jaitsiera bigarren eskuko etxeetan igarri zen batez ere, %15,3 merkatu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; eta %14,4 Nafarroan. Etxe berrietan, hurrenez hurren, %9,9 eta %8koa izan zen jaitsiera.

Espainiako Sustapen Sailaren arabera, metro koadroa 2.500 euroren bueltan dabil Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta ia prezioa erdian, 1.382an euroan, Nafarroan. 2011 amaieran, 16.539 etxeko stock-a zegoen Hego Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.