Euforia izan beharrean, abaildura Europako burtsetan

2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Porrot egoera saihestea lortu ostean, merkatuak lasaitzea lortuko zuela uste zuen Barack Obama AEBetako presidenteak. Igoerekin hasi zuten eguna Europako burtsek. Wall Streetek ireki ostean, ordea, guztiz aldatu zen eguna. AEBei kalifikazioa jaisteko mehatxua egin zieten aurreko asteetan kalifikazio agentzia nagusiek, eta beldurrak hor jarraitzen du. Maila apaltzeak eragin negatiboa izango luke herrialdearen zorrean, inbertsoreek kalifikazio gorena dutenak lehenetsiko lituzketelako, Alemaniarena kasu. Alabaina, datu bat izan zen burtsak hankaz gora jarri zituena: ISM indizea: manufaktura sektorea neurtzen duen indizea. Geldialdian sartu zela jakin zen atzo.

Iazko ekainetik izandako jaitsierarik handiena izan zuen Madrilgo Ibex-35ek, %3,24koa; Milango burtsa %3,87 jaitsi zen; Frankfurtekoa, %2,86; Pariskoa %2,27 eta Londreskoa %0,7. Aldiz, arrrisku primek gorakada handia izan zuten. Italiarenak goia jo zuen, 252 puntu iritsita, eta Espainiarenak ere justu-justu ez zuen marka hautsi 370 puntura heldu baitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.