Euriborra azken bi urteetako mailarik apalenera jaitsi da, %2,103ra

Erredakzioa
2005eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Hipoteka maileguak kalkulatzeko erreferentzia nagusia den urtebeterako Euribor interes tasa %2,103ra ailegatu da ekainean. 2003ko uztailera atzera egin beharra dago maila horren azpitik ikusteko. Iazko ekaineko tasa %2,404koa zenez, horrek esan nahi du hipoteka orain berritu behar dutenei hilabeteko kuota murriztu egingo zaiela. Adibidez, 20 urterako 120.000 euroko hipoteka dutenek hilero 612,9 euro ordainduko dute, eta 17 euro aurreztu ahal izango dute. Adituek iragarri dute Euriborra %2,4ra arteko tartean mugituko dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.